parke-bannerra2

Parke estalirako prozedura

FASEAK

0fasea b1fasea2fasea3fasea4fasea5fasea6fasea7fasea

Parte-hartze albisteak

Parte hartzea arautzeko bidean lehen pausua

Duela hilabete batzuk eskuorri batekin iragartzen genuen moduan, Amasa-Villabonako herritarren parte hartzea bermatu nahi dugu. EH Bilduren oinarrizko ideia da parte hartzea, eta azken hilabeteetan herrian sortu den eztabaida handiaren aurrean, gauza positibo eta negatiboak ikusi ditugu. Positibotzat dugu, gaia kalean eztabaidatu izana, aurrez aurreko guneak egon izana herritarrek Udal Gobernuari pentsatzen zutena kontatu eta eztabaidatzeko. Negatibotzat dugu, galdeketen gaiak sortu duen mesfidantza.
Horren aurrean, eta etorkizunean hutsune berak saihesteko, herritarren parte hartzea bermatuko duen ordenantza bat sortu nahi dugu, eztabaidek, galdeketek eta oro har parte hartzeak oinarri bat izan dezan. Horrela, galdeketa erreferendum edo bestelakorik egin beharra suertatuko balitz, bere berme eta ondorio ofizialekin izan dadin.
Datorren urte hasierarako ordenantza hori idatzita izatea da helburua eta horretarako, herritarrak bidelagun izatean nahi dugu. Aholkularitza enpresa baten laguntza izango da prozesua bideratzeko, eta herritar orok izango du prozesuan parte hartzeko aukera eta hori arduraz betetzeko konpromisoa.
Bide honetan lehen pausua azaroaren 4an eman zen, Udalean Parte Hartze Batzordea sortuz, herrian ordezkaritza duten alderdi guztiekin. Honenbestez, Villabonako Udaleko ordezkari politiko guztiak bat datoz Udal Gobernuak abiatutako ekimen honekin, herritarren hitza errespetatzearen alde.
Batzorde hori sortu eta lehen erabakia hartu zen, Azkue, Urbizu eta Puyadenaren aldeko bozkekin: prozesua gidatuko duen aholkularitza enpresa EMUN izango da, proiektu osoena aurkeztu baitu. Arijak ezin izan zuen lehen bilera horretara bertaratu, baina gerora parte izateko asmoa agertu du.
Aurrerantzean ibilbidea zehazten joango da, baina hainbat bilera izango dira herriko eragile ezberdinekin, ahalik eta pluraltasun handienetik sor dadin herriaren hitza indartzeko tresna.

Gobernu Irekia. Herritarren partehartzea helburu.

Amasa-Villabonako Udalak herritarrekin elkarlanean egin nahi du lana, haien iritzi, proposamen eta ekarpenak kontuan hartuta. Gobernu irekia da Udalaren xedea, hots, elkarrizketan, parte hartzean, gardentasunean eta komunikazioan oinarritzen den administrazioa lortzea.

Parte hartzea sustatzeko eta herritarren eta Udalaren arteko harreman zuzena indartzeko sortu da tresna hau. Amasa-villabonatarrek galderak, iradokizunak eta kexak egiteko aukera izango dute webgune honen bitartez, Udalak guzti horiei erantzuteko konpromisoa hartzen duelarik. Gainera, ekarpen horiek eta emandako erantzuna publiko egingo ditu. Beti ere errespetuz egindakoak badira. Udalak ez ditu onartuko irain, deskalifikazio eta bestelako jarrerak; halako mezuak ez dira plazaratuko.

Zu hemen zaude: