parke-bannerra2

Parke estalirako prozedura

FASEAK

0fasea b1fasea2fasea3fasea4fasea5fasea6fasea7fasea

Parte-hartze albisteak

Parte hartze batzordea hasi da lanean

batzordea

Aurrez iragarri moduan, parte hartze batzordea sortu du Villabonako Udalak, herritarrekin landu nahi den parte hartze proiektu arautzailea bideratzeko. Helburua, herritarren partaidetza bermatuko duen ordenantza bat sortzea da, eztabaidek, galdeketek eta oro har parte hartzeak oinarri bat izan dezan.
Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek (EH Bildu, EAJ eta PSE) egin dute bat ekimen honekin, eta ondorioz, batzordeko kide dira. Batzorde honen lehen erabakia, aholkularitza EMUN enpresari esleitzea izan zen.
Urtarrilean herritarrekin abiatuko den lanketa prestatzen hasteko, 2013ko abenduaren 16an (astelehena) egin zen bilera Udaleko pleno aretoan aholkulari lanak egingo dituen Denis Elortzarekin (EMUN).
Herritarrekin egingo diren bileren datak finkatu ziren: urtarrilaren 28a, otsailaren 11 eta 25a. Orain beraz, batzorde horren lanketa bilera horiek prestatzera bideratuko da. Proiektu parte hartzaile honetatik jaioko den ordenantza ahalik eta pluralena izan dadin, herriko eragileak eta herritar ezberdinak proiektuan egotea ezinbestekoa da. Hori lortzea da orain batzorde honen lehen lana, eta gogoz hartu dute guztiek. Alderdi guztietako ordezkariak, herriko eragileak eta nahi duen herritar oro izango da proiektu honen parte. Izena eman beharko da herritar moduan parte hartzeko, eta hiru bilera horietara joatea izango da betebeharra.
*Argazkian: Galder Azkue (EH Bildu), Ibon Ariznabarreta (EAJ), Nagore Puyadena (EAJ), Maria Luisa Arija (PSE), Nora Urbizu (EH Bildu) eta zutik Denis Elortza (EMUNeko aholkularia.

Zu hemen zaude: Albisteak Parte hartze batzordea hasi da lanean