parke-bannerra2

Parke estalirako prozedura

FASEAK

0fasea b1fasea2fasea3fasea4fasea5fasea6fasea7fasea

Parte-hartze albisteak

Norbere hitzetik, edonoren hitza errespeta dadin

DSC 4086b

Aurkeztu da Amasa-Villabonako herritarren hitza bermatzeko ordenantza idatziko duen lantaldea. Eragile sozial, politiko eta kultural askok hartuko dute parte proiektu honetan, argazkian ikus daitekeen bezala. Udal Gobernuak parte hartzea bermatu nahi du, Galder Azkuek azaldu moduan: "etorkizunean Udal Gobernuan dagoena dagoela, herritarren hitza babestuko duena". Hala ere, argi du tresna bat baino ez dela ordenantza, eskuek eman beharko diotela erabilpena.

Gaur euren herria eraikitzeko prest dauden eskuek bete dute Gurea aretoko oholtza, eta Flemingo zuzendariakjarri die ahotsa eragileei, onartuz sekula baino talde anitzagoa osatu dela, eta "abiapuntua bera hain aberasgarri izanik bilera hauetan Amasa-Villabonari bere etorkizuna eraikitzeko baliagarri izango zaion proiektu bat gauzatzea" helburu jarrita. Aurrera begira, herritarrek estrategikoak diren gaietan euren hitza eta erabakia izan dezaten da helburua ariko dira lanean. 

Asteartean izango da lehen bilera, 19:00etan Subijana etxean. Parte hartu nahi duten herritarrek  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi besterik ez dute.

Zu hemen zaude: Albisteak Norbere hitzetik, edonoren hitza errespeta dadin