Parte-hartze albisteak

Herria eraldatzeko tresna jaio da

taldea

Amasa-Villabonak lehen aldiz erabakitzeko beste bide bat izango du lau urtez behingo hauteskundeez gain.
Otsailaren 25ean egin zen azken bilera herriko eragileekin, ordenantza taxutzeko. Bataz beste 35 lagun elkartu dira bileretan eta herriko 27 eragile politiko, sozial eta kulturalek hartu dute parte behin behineko ordenantzaren eraketan.
Bilerak oso aberasgarri izan dira, guztien ustez. Gehienek, herritarren hitza indartzeaz gain jende ezberdina elkarlanean aritzearen balioa azpimarratu dute. Izan ere, lehen aldiz elkartu dira Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak proiektu batean, herriko eragileekin.
Orain, talde horrek adostutako ordenantza publiko egingo da, martxoaren 31ra arte herritarrek ekarpenak egin ditzaten. Behin epe hori pasaturik, behin betiko ordenantza dokumentua osatuko da eta herritarren hitza bermatua egongo da Amasa-Villabonan.

FaLang translation system by Faboba