parke-bannerra2

Parke estalirako prozedura

FASEAK

0fasea b1fasea2fasea3fasea4fasea5fasea6fasea7fasea

Parte-hartze albisteak

Parte hartzea arautzeko ordenantzak herri forma du

Imprimir Correo electrónico

DSC 4184a

Parte hartzea arautuko duen ordenantza idazteko 2. bileran 30 lagun elkartu dira, herriko eragile sozial eta kultural gehienak ordezkatuz. Ordenantzaren mamia aztertzera jo da zuzenean, eta taldetan banatuta ordenantza lagin bat harturik artikulu ezberdinak eztabaidatu dituzte. Horrela, Amasa-Villabonan sortuko den ordenantzak beharko lituzken puntuak zehaztu dituzte. Jarraian, galdeketa izan da hizpide; Amasa-Villabonan galdeketa esperientzia bakarra izanik, uztailean egindako galdeketatik zer ikasgai atera zuten esan dute herritarrek. Azkenik, galdeketa arautzeko 8 galderei erantzun diete taldeka.

Ordenantzari forma emateko informazioa bildurik, aholkulariek datorren astean osatuko dute ordenantzaren zirriborroa. Otsailaren 25ean izango da azken bilera.

Pausu ezberdinak bide berera

Imprimir Correo electrónico

bilera3a

Atzo egin zen partehartzea arautuko duen proiektuko lehen bilera. 40 lagun elkartu ziren Subijana etxean, herriko ainbat eragile sozial, kultural eta politiko ordezkatuz. Hiru bileren artean lehena izanik, elkar ezagutzeko eta proiektua kokatzeko baliatu zuten dinamizatzaileek gehienbat. Hala ere, hausnarketa interesgarriak izan ziren herritarren partetik, parte hartzea nola ulertzen duten eta herrian nola behar lukeen aztertuz. Dinamizatzaileek herrian parte hartzearen inguruan egindako lanei buruz iritzia eman zezaten bultza zituzten bertaratuak, eta baita hobetzeko zer dagoen osatzeko ere. Honenbestez, aho-zapore onarekin amaitu zen lehen bilera, partaideek balorazio taulan islatu zutenez. Otsailaren 11an izango da hurrengo bilera, non ordenantzak herritarren parte hartzea bideratzeko dituen tresnak aztertuko diren; tartean, galdeketa. Atzo herritarrek emandako bultzadarekin ez da zalantzarik oso proiektu aberasgarria izango dena. Ikusi argazkiak

Norbere hitzetik, edonoren hitza errespeta dadin

Imprimir Correo electrónico

DSC 4086b

Aurkeztu da Amasa-Villabonako herritarren hitza bermatzeko ordenantza idatziko duen lantaldea. Eragile sozial, politiko eta kultural askok hartuko dute parte proiektu honetan, argazkian ikus daitekeen bezala. Udal Gobernuak parte hartzea bermatu nahi du, Galder Azkuek azaldu moduan: "etorkizunean Udal Gobernuan dagoena dagoela, herritarren hitza babestuko duena". Hala ere, argi du tresna bat baino ez dela ordenantza, eskuek eman beharko diotela erabilpena.

Gaur euren herria eraikitzeko prest dauden eskuek bete dute Gurea aretoko oholtza, eta Flemingo zuzendariakjarri die ahotsa eragileei, onartuz sekula baino talde anitzagoa osatu dela, eta "abiapuntua bera hain aberasgarri izanik bilera hauetan Amasa-Villabonari bere etorkizuna eraikitzeko baliagarri izango zaion proiektu bat gauzatzea" helburu jarrita. Aurrera begira, herritarrek estrategikoak diren gaietan euren hitza eta erabakia izan dezaten da helburua ariko dira lanean. 

Asteartean izango da lehen bilera, 19:00etan Subijana etxean. Parte hartu nahi duten herritarrek  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi besterik ez dute.

Herritarren partaidetza bermatzea, denon esku

Imprimir Correo electrónico

iragarkia urtekaria

Azken asteetan iragarri dugun partaidetza araudia bidean da. Iragarri zen, Parte hartze batzorde bat sortu zen (non Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin duten), EMUN kontratatu zen bide horretan laguntzeko, eta proiektua abian da. Datak finkaturik, urtarrilaren 28an, otsailaren 11ean eta 25ean egingo dira bilerak. Horietan, partaidetza arautuko duen ordenantzaren baldintzak eztabaidatuko dira. Ordenantza hau parte hartze bidez arautzeak helburu argia du: ahalik eta ekarpen pluralenetatik jaiotzea ordenantza hau, herritar guztiek euren burua islatuta ikus dezaten bertan. Horrela, Udalera heltzen den edozein Gobernuk presente izango du herritarren hitza, arautua egongo baita. Bide honetan, alderdiez gain herriko eragileen partaidetza funtsezkoa iruditzen zaigu, eurak direlako legealdia joan eta legealdia etorri lanean ariko direnak. Era berean, herritarrak ere gonbidatuta daude bilera hauen parte izatera. Zuk ere bide honen pauso izan nahi baduzu, idatzi   Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera; egin behar duzun guztia datuak eman eta hiru bileretara etortzea da!

Parte hartze batzordea hasi da lanean

Imprimir Correo electrónico

batzordea

Aurrez iragarri moduan, parte hartze batzordea sortu du Villabonako Udalak, herritarrekin landu nahi den parte hartze proiektu arautzailea bideratzeko. Helburua, herritarren partaidetza bermatuko duen ordenantza bat sortzea da, eztabaidek, galdeketek eta oro har parte hartzeak oinarri bat izan dezan.
Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek (EH Bildu, EAJ eta PSE) egin dute bat ekimen honekin, eta ondorioz, batzordeko kide dira. Batzorde honen lehen erabakia, aholkularitza EMUN enpresari esleitzea izan zen.
Urtarrilean herritarrekin abiatuko den lanketa prestatzen hasteko, 2013ko abenduaren 16an (astelehena) egin zen bilera Udaleko pleno aretoan aholkulari lanak egingo dituen Denis Elortzarekin (EMUN).
Herritarrekin egingo diren bileren datak finkatu ziren: urtarrilaren 28a, otsailaren 11 eta 25a. Orain beraz, batzorde horren lanketa bilera horiek prestatzera bideratuko da. Proiektu parte hartzaile honetatik jaioko den ordenantza ahalik eta pluralena izan dadin, herriko eragileak eta herritar ezberdinak proiektuan egotea ezinbestekoa da. Hori lortzea da orain batzorde honen lehen lana, eta gogoz hartu dute guztiek. Alderdi guztietako ordezkariak, herriko eragileak eta nahi duen herritar oro izango da proiektu honen parte. Izena eman beharko da herritar moduan parte hartzeko, eta hiru bilera horietara joatea izango da betebeharra.
*Argazkian: Galder Azkue (EH Bildu), Ibon Ariznabarreta (EAJ), Nagore Puyadena (EAJ), Maria Luisa Arija (PSE), Nora Urbizu (EH Bildu) eta zutik Denis Elortza (EMUNeko aholkularia.

Parte hartzea arautzeko bidean lehen pausua

Imprimir Correo electrónico

Duela hilabete batzuk eskuorri batekin iragartzen genuen moduan, Amasa-Villabonako herritarren parte hartzea bermatu nahi dugu. EH Bilduren oinarrizko ideia da parte hartzea, eta azken hilabeteetan herrian sortu den eztabaida handiaren aurrean, gauza positibo eta negatiboak ikusi ditugu. Positibotzat dugu, gaia kalean eztabaidatu izana, aurrez aurreko guneak egon izana herritarrek Udal Gobernuari pentsatzen zutena kontatu eta eztabaidatzeko. Negatibotzat dugu, galdeketen gaiak sortu duen mesfidantza.
Horren aurrean, eta etorkizunean hutsune berak saihesteko, herritarren parte hartzea bermatuko duen ordenantza bat sortu nahi dugu, eztabaidek, galdeketek eta oro har parte hartzeak oinarri bat izan dezan. Horrela, galdeketa erreferendum edo bestelakorik egin beharra suertatuko balitz, bere berme eta ondorio ofizialekin izan dadin.
Datorren urte hasierarako ordenantza hori idatzita izatea da helburua eta horretarako, herritarrak bidelagun izatean nahi dugu. Aholkularitza enpresa baten laguntza izango da prozesua bideratzeko, eta herritar orok izango du prozesuan parte hartzeko aukera eta hori arduraz betetzeko konpromisoa.
Bide honetan lehen pausua azaroaren 4an eman zen, Udalean Parte Hartze Batzordea sortuz, herrian ordezkaritza duten alderdi guztiekin. Honenbestez, Villabonako Udaleko ordezkari politiko guztiak bat datoz Udal Gobernuak abiatutako ekimen honekin, herritarren hitza errespetatzearen alde.
Batzorde hori sortu eta lehen erabakia hartu zen, Azkue, Urbizu eta Puyadenaren aldeko bozkekin: prozesua gidatuko duen aholkularitza enpresa EMUN izango da, proiektu osoena aurkeztu baitu. Arijak ezin izan zuen lehen bilera horretara bertaratu, baina gerora parte izateko asmoa agertu du.
Aurrerantzean ibilbidea zehazten joango da, baina hainbat bilera izango dira herriko eragile ezberdinekin, ahalik eta pluraltasun handienetik sor dadin herriaren hitza indartzeko tresna.

Está aquí: Noticias