parke-bannerra2

Parke estalirako prozedura

FASEAK

0fasea b1fasea2fasea3fasea4fasea5fasea6fasea7fasea

Galderak eta proposamenak

Eskerrak emanez

Inprimatu Email

2013ko urtarrileko kultur programazioa eskuzko paper formatoan bidali du udalak buzonatze bidez. Mila esker, faltan botatzen bainuen garai batean ohitura izan zen komunikazio bide hori.

Espero dut aurrerantzean ere horrela jarraitzea

Agur.

Jose Mari

UDALAREN ERANTZUNA:

Ahalegin bat egitea pentsatu dugu, modu apalean, eta etxean eginiko esku orriekin. Asmoa horixe da, etxeetara iristea gure kultur programazioa, eta baita herrian zehar leku jakinetan kartelak jartzea ere. Erreferentzi gisa panel informatibo batzuk izango ditugu kultur arloari dagozkionak.

 

Hileta zibilak egiteko lekurik ba al dago?

Inprimatu Email

Azken urteetan gero eta gehiago gara arlijiorik jarraitzen ez dugunak. Ez gara elizaz ezkontzen eta ez ditugu umeak bataiatzen. Heriotzak gertatzen diren uneetarako ba al da herrian hileta edo agurrak antolatzeko lekurik? Lekuren bat horretara bideratzeko asmorik baduzue?

Maite

Udalaren erantzuna:

Badu zentzua hileta katolikoetarako (lurperatzeetarako) Udalak leku bat jartzen duen bezalaxe ez erlijiosoetarako ere zerbait prestatzea.

Dena dela, gogoratu, gaur gaurkoz modu tradizionala (katolikoa) dela zabalduena eta gehiengoak erabiltzen duela eta beste mota bateko erritu edo ohiturak oraindik zabaltzeke daudela: nolako itxura izan beharko luke toki horrek? Bertan zein zerbitzu beharko lirateke? (errautsak zabaltzeko leku batetaz ari gara, lurperatzeez...). Erantzunak baino galdera gehiago ditu Udalak. Herritarrek hartu behar dute ekimena gai honetan, Udalari modu formalean leku baten eskaria eginez, nolakoa eta zer egiteko behar duten adieraziz.

Zer iruditzen zaizu herriari Amasa-Villabona deitzea?

Inprimatu Email

Amasa eta Villabonako Historia" liburua 2003an plazaratu zen, gure herriaren historia ezagutarazteko Udalak herritarren eskura jarri zuen lana, hain zuzen. Bertan azpimarratzen da herriak Amasa-Villabona deitu beharko lukeela, historiaren aztarnak oinarritzat hartuaz. Izan ere, urte askoan bi errealitate instituzional izan ziren biak. eta pixkanaka erralitate urbanistiko eta administratibo bakarrean batu ziren, 1619an. Udalarentzat zentzuzkoa da Amasa-Villabona izenari ofizialtasuna ematea. Lehenik ordea, galdeketa hau planteatu nahi izan dizuegu, zeuei, herritarrei, gai honen bueltan duzuen iritzia ezagutzeko.

Eman zuen iritziak!

Villabonako Udala.

Zu hemen zaude: Galderak / Proposamenak